Behatxulo haurren irakurle taldean izena emateko epea irekita dago
Behatxulo haurren irakurle taldean izena emateko epea ireki du udalak. Bi hilean behin elkartuko dira, urritik aurrera eta bost liburu irakurri dituzte ikasturtean zehar. Adinaren arabera bi taldetan banatuko dira: LH3 eta LH4 ostegunetan, Enara Garmendiaren gidaritzapean; eta LH 5 eta LH6 astelehenetan Amaia Telleriarekin (18:00). Izena liburutegian edo online eman daiteke.