Hauek dira argazki irabazleak
Ainhoa Egurbide urretxuarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Jon Esnaola idiazabaldarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Jone Galparsoro ordiziarrarentzat izan da.
GOIERRIKO HITZAk 19. aldiz antolatutako Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Berrogeitik gora argazki zaletuk parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta hiru saridunen argazkiak eta izenak ezagutzera emateko garaia iritsi da.
Hitzakideen lehen saria Ainhoa Egurbide urretxuarrak jasoko du, eta Hitzakideen bigarrena Jon Esnaola idiazabaldarrak. Bi sari horien irabazleak HITZAk aukeratutako epaimahai batek ebatzi ditu. Irakurleen saria, aldiz, webguneko boto sistemaren bidez bozkatuz ebatzi da. Jone Galparsoro ordiziarraren argazkiak jaso du boto gehien.
Zorionak saridunei eta eskerrik asko partaide guztiei! Hurrengo udarara arte!
HITZAKIDEEN LEHEN SARIA
- Egilea. Ainhoa Egurbide (Urretxu)
- Argazkiaren izena. Hau bai katedral dotorea!
- Argazkiaren azalpena. Udan Galizian izan gara, Foz herrian. Kantauriko itsasoko giro freskoan “Katedralak” erretratatzeko aukera izan dugu. Naturaren bitxikeria zoragarria ikusi, sentitu, usaindu eta disfrutatzeko momentuak ere izan ditugu.
- Saria. Urretxuko Barraskilok eskainitako bi gau autokarabanan bi lagunentzako
HITZAKIDEEN BIGARREN SARIA
- Egilea. Jon Esnaola (Idiazabal)
- Argazkiaren izena. Zarautz Santa Barbaratik
- Argazkiaren azalpena. Zarautz eta Getaria artean egindako ibilaldian Santa Barbara ermitatik sekulako bistak ikus zitezkeen, Zarauzko hondartza adibidez.
- Saria. Olaberriko Zezilionea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua (bazkaria edo afaria)
PUBLIKOAREN SARIA
- Egilea. Jone Galparsoro (Ordizia)
- Argazkiaren izena. Islak
- Argazkiaren azalpena. Ibilaldia ur artean
- Saria. Beasaingo Foto Alzurik eskainitako 70x50eko argazki handitzea (Kappa euskarrian).