Umorezko bakarrizketa saioa, bihar Ezkion
Udaletxeko ganbaran izango da, 18:30ean. Generoa umore-gai duen saioa izango da.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik ZtandaP bakarrizketa saioa eskainiko dute bihar, 18:30ean Ezkioko udaletxeko ganbaran. Bakean dagoena bakean utzi eta Luze edo Motz emankizun arrakastatsuen haritik, ikuskizun honetan ere generoa hartuko dute umore-gai.