Urtarrilean Ordizian labanaz eraso bat egin zuen gizonezkoa atxilotu dute Lazkaon
Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen 32 urteko gizonezkoa. Urtarrilaren 27an taberna giroan zebiltzala beste pertsona bat zauritu zuen Ordizian.
Ertzaintzak 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuen, atzo arratsaldean, Lazkaon. Urtarrilaren 27an Ordizian beste bati labanarekin eraso egin eta zauritzeagatik hartu dute atxilo. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, taberna giroan zebiltzala, 43 urteko gizonezko bati labana sartu zion, eztabaidan hasi eta gero. Ebakuntza egin behar izan zioten erasoa jasan zuenari. Ustezko erasotzailea atzo identifikatu zuten Lazkaon, eta arma zuriz eraso egitearen delitua leporatuta atxilotu zuten.