Bost bertsolari goierritar ariko dira Hondarribian eta Andoainen
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenetako bosgarren eta seigarren saioak dira.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenetatik aurrerako direnen panorama asko argituko da asteburu honetan. Hondarribian bihar eta Andoainen etzi jokatuko dira bosgarren eta seigarren saioak –bakarra geratuko da fase horretan, urriaren 5eko Azpeitikoa–. Bost goierritarrek kantatuko dute horietan, aurtengo txapelketan estreinakoz.
Ane Beloki legazpiarra, Aratz Igartzabal gabiriarra eta Maddi Aiestaran beasaindarra Hondarribiko Itsas Etxea aretoan ariko dira, bihar 17:00etan. Eneritz Artetxe, Oier Aizpurua eta Unai Gaztelumendi dira besteak.
Igandean, Andoaingo Bastero aretoan, 17:00etan, Endika Igartzabal gabiriarraren eta June Aiestaran beasaindarraren txanda izango da. Aitor Salegi, Andoni Mujika, Eñaut Martikorena eta Manex Mujika izango dira kantukideak.