Zatoz GOIERRIKO HITZAren 20. urteurrena ospatzera!
GOIERRIKO HITZAk lehen zenbakia kaleratu zuela 20 urte beteko dira urriaren 5ean. Esker modura, Lazkaon festa bat antolatu du lantaldeak urriaren 5erako. Afarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Eguneko egitaraua, albistean.
2004ko urriaren 5a egun gogoangarria izan zen Goierriko euskalgintzarentzat. Goierritarrak Kultur Elkartearen, Otamotz Euskal Elkartean, Berria taldearen eta bailarako hainbat gizarte eragileren bultzadaz, GOIERRIKO HITZAk lehen zenbakia publikatu zuen egun horretan. Harrezkero 20 urte dira pasa dira, eta esker modura urteurren festa bat antolatu du lantaldeak. Lazkaon izango da, urriaren 5ean.
Egun osorako egitaraua antolatu dugu, goizetik iluntzera. Egun borobiltzeko, afari bat izango da Lazkaoko plazako frontoian. Txartelak salgai daude dagoeneko Ordiziako Mujika liburu dendan, HITZAren Beasaingo bulegoan, Lazkaoko Gerriko liburu dendan eta Urretxuko Kotoi paper dendan.
Urriaren 5ean zatoz Lazkaora GOIERRIKO HITZAREN 20 urteak ospatzera!
EGITARAUA
- 11:30-13:30. Erraldoiak eta buruhandian dultzaina jotzaileekin
- 17:00. Bakuntza taldeak plaza inguruko kaleak alaitzen
- 18:00. Herri kirolak. Zazpi herriren arteko lehia (Urretxu-Zumarraga, Idiazabal, Lazkao, Gabiria, Ataun, Beasain eta Olaberria)
- 19:30-21:00. Trikitilariak kaleak alaitzen
- 21:00. Afaria.
- Menua. Pikatzeko mokadutxoa, patataka errioxar erara, karrillerak saltsan, Iztuetak eskainitako postrea, ura, sagardoa, ardoa eta kafea.
- Txartelak salgai. Ordiziako Mujika liburu dendan, HITZAren Beasaingo bulegoan, Lazkaoko Gerriko liburu dendan eta Urretxuko Kotoi paper dendan.