San Migelak ospatuko dituzte gaur hasita Ormaiztegin
Parketarrak egitasmoaren saioa izango da gaur arratsaldean. Bihar, harrikalari txapelketa jokatuko dute, besteren artean.
Urteroko hitzorduari kalerik egin gabe ospatuko dute San Migel eguna asteburu honetan ormaiztegiarrek. Bihar pilatu dute egitarauaren mardula, baina gaur emango diote hasiera jai egitarauri.
Parketarrak egitasmoaren lehendabiziko saioa izango da gaur, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko parkean. Parketarraken helburua jolasaren bitartez, haurren artean euskaraz aritzeko ohiturak sustatzea da.
Bihar, goizean goiz hasiko da eguna Ormaiztegin. 9:00etan 28. Mendi bizikleta proba izango da —8:15ean izen ematea udaletxean—. 10:30ean haurrentzako jolasak izan dira Antonenen, euriarekin karpan. 11:45ean, 32. Toka txapelketa herrikoiari hasiera emango diote eta jarraian, 28. Xabin Ezkurdiaren omenezko harrikalari txapelketa. 16:00etan hasiko da eliz atarian 32. mus txapelketa herrikoia eta 17:45ean, Arbolarian 16. bikotekako tortilla patata lehiaketa.
Arratsaldea eta iluntzea girotzeko karro poteoa antolatu dute 19:30ean hasi eta 20:45era. 21:00etan emango zaio hasiera afari herrikoiari karpan. Eta ondoren, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen saioa izango da.