Altzagan agur esan diete jaiei herri kirol ikuskizunarekin eta sagardo dastaketarekin
Altzagan agur esan diete San Migel. Amaitzeko herri kirol erakustaldia eta sagardo dastaketa izan dituzte. Giro lasai eta goxoan eman diete amaiera.
San Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan Altzagan. Izan da festa ta parranda, bazkari, kontzertu eta abarrekin asteburu osoan zehar, baina altzagarrek agur esan behar izan diete aurtengo jaiei ere. Aurten, urtero moduan, herri kirol erakustaldiarekin eta sagardo dastaketarekin eman diote amaiera. Julen Diaz eta Pablo Kanpo harri jasotzaileak eta Julen Alberdi eta Iñaki Azurmendi aizkolariak aritu dira gaurkoan herri kirol ikuskizunean.
Herri giroa eta giro goxoa izan dituzte nagusi igande arratsaldean, jaien amaiera eder bat emateko.