Sagarzazu eta Karrika azkarrenak Josetxo Imaz Memorialean
Ander Sagarzazu eta Maite Karrika izan dira aurtengo Josetxo Imaz Memorialeko garaileak. Ia 300 parte-hartzaile izan dira bertan eta Lazkaotik abiatu eta Beasain eta Ordizia igaro ondoren berriro Lazkaora itzuli dira.
Josetxo Imaz Memorialaren XXIV.edizioa izan da gaurkoa, Lazkaon hasi eta buka, eta ia 300 korrikalarik hartu dute parte bertan. Aurretik, haurren lasterketak izan dira eta goizeko 11etan eman diote hasiera tiro-hotsez helduen lasterketari. Lazkaoko erdigunetik abiatu eta Ordiziara joan da lasterketa, bertan itzuli bat egin eta Beasainen sartu-irten bat egin ondoren berriro Lazkaoko erdigunean txaloz jaso dituzte korrikalariak. Lehenengoa gizonezkoen kategorian Ander Sagarzazu donostiarra izan da, 30minutu eta 53segunduko denborarekin. Emakumezkoen kategorian, berriz, Maite Carrica donostiarra izan da garailea, 38minutu eta 38segunduko denborarekin.
Giro aparta izan da Lazkaon lasterketaren aitzakiapean, izan ere, San Miguelak ospatu dituzte asteburuan eta haurren pelota partidak eta puzgarriak disfrutatzeko tartea ere izan dute bertaratu direnek.
Sailkapena:
Emakumezkoak:
- Maite Karrika Azkarraga
- Nagore Azkue Oria
- Itziar Ibarbia Urrutia
Gizonezkoak:
- Ander Sagarzazu Sanchez
- Alexander Oiarbide Ormazabal
- Miguel Aristu Perez de Larraya