Agiñarango postuak izan dira ordainduenak
Agiñarango 0 postuagatik 15.000 euro baino gehiago ordaindu dituzte. Apotako 8. postuagatik, berriz, 13.600 euro. 44 postu atera dira enkantera, denera.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko ehiza postuen enkantea egin da Seguran. Agiñarango, Alkaingo, Apotako, Aratzko, Artabarrateko, Garagartzako, Iturgaingo, Larrebilgo, Leotarango, Letaingo, Peazuluetako, Txabolatxoko eta Ultzamako 44 postu atera dituzte enkantera, eta Agiñarango 0 postua izan da garestiena: 15.111 euro ordaindu dituzte. Estimatuenetako bat izaten da, Apotako 8. postuarekin batera; justu, hau izanda bigarren garestiena, 13.614 eurorekin. Postu merkeena Letaingo bigarrena izan da, 182 eurorekin.