Gazteen sareak indartuta
Porru kaleko jaiak ospatzeko jendetza inguratu zen Gernikako pasealekuko gunera asteburuan. Antolakuntza «pozik» agertu da, «gazte askok parte hartu dutelako, batez ere, antolakuntzan; 100 inguru gazte izan dira lanean». Duela sei urte ospatu zituzten lehenengoz jai hauek, gazte lokaletako kuadrillen arteko harremanak, euskara eta auzolana sustatzeko helburuarekin, eta urtez urte indar gehiago hartzen ari den ekimena da.