Jose Inazio Insaustik irabazi du Goierriko ehiza txikiko txapelketa
Aurten Idiazabalgo Otsoa elkarteak antolatu du eskualdeko ehiza txiki txapelketa. Helduetan Roman Imaz izan da onena eta gazteetan, Ander Ormazabal.
Jose Inazio Insausti segurarrak irabazi du Goierriko ehiza txikiko txapelketa. Igandean, irailaren 29an burutu zen 2024ko eskualdeko ehiza txiki txapelketa, Berantevilla (Araba) herriko Santa Cruz del Fierro kaskoko Gazteluaren ehiza-barrutian.
Aurten Idiazabalgo Otsoa elkarteak antolatu du txapelketa. Partaideak Otsoa (Idiazabal), Txoritegi (Segura), Karraztarro (Zegama), Azari (Ordizia), Aitz Zorrotz (Beasain) eta Gaztelu (Zaldibia) elkarteek aurrez antolatutako txapelketatik sailkatutako 26 ehiztari izan dira.
Txapelduna Segurako Txoritegi Elkarteko Jose Inazio Insausti izan da. Bigarren postuan Segurako Txoritegi Elkarteko Igor Larreak bukatu du eta hirugarren, Zaldibiko Gaztelu Elkarteko Jon Aiestaran.
Beteranoen mailan, berriz, Azari elkarteko Roman Imaz izan da izabazlea. Gazteen kategorian, Zegamako Karraztarro elkarteko Ander Ormazabal. Eta, azkenik, elkarteen arteko sailkapenean, irabazlea Txoritegi izan da.
Aipatutako ehiztari hauez gain, beteranoetako bigarren sailkatua, Otsoa elkarteko Joxe Mari Aranburu, eta gazteetako bigarren sailkatua, Otsoa elkarteko Eneko Oliveira, Urriaren 6an ehiz barruti berdinean jokatuko den Gipuzkoako Ehiza Txiki txapelketan parte hartuko dute.