Josu Gonzalez eta bere txakur Tobi bigarren geratu dira Agility txapelketan, Najeran
Beasaindar gazte honek urtebete darama horrelako txapelketetan parte hartzen, Arkueta taldearekin.
Josu Gonzalez beasaindarra eta bere txakur Tobi bigarren geratu dira jubenilen promozio mailako Agility txapelketan, Najeran (Errioxa). RFECko iparraldeko ligako probetako bat da hau, Espainiako txapelketan parte hartzeko puntuagarria dena.
Agility proban, oztopo desberdinez osatutako zirkuitua osatu behar du txakurrak, bere gidariak emandako aginduak jarraituta. Oztopo guztiak ahalik eta denbora motzenean gaindituz gero, puntuazio altuena jasotzen da.
Hemezortzi urteko beasaindar honek, urtebete darama horrelako probetan parte hartzen. Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) egoitza duen Arkueta taldearekin lehiatzen ari da.
Jarraian, Najerako txapelketako bideoa: