ELA gaixotasuna dutenen aldeko elkartasun asteburua Legorretan
Ostiralean hitzaldia eta dokumentala izango dira, eta larunbaterako goiz osoko egitaraua antolatu dute.
Ostiralean eta larunbatean, VII. Asteburu Solidarioa antolatu dute. Aurten, ELA pairatzen duten gaixoen aldekoa izango da.
Etzi, alboko eskleorosi amiotrofikoa duten pertsonei buruzko hitzaldia eta dokumentala eskainiko du Adela elkarteak Herri Antzokian, 18:00etan.
Larunbatean, goiz osoko egitaraua antolatu dute. 10:00etan, artisau azoka izango da plazan eta 11:00etan, lasterketak hasiko dira. Korrika (7,1 km) edo oinez (4 km) egin daiteke. Dutxa zerbitzua izango da kirolarientzat. Kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena. Elkartasunezko lasterketaren harira, larunbatean GI-2131 errepidea itxita egongo da 11:00etatik 12:00etara bitartean.
Garagardo azoka
Lasterketa amaitutakoan, txapak egiteko tailerra eta XV. garagardo azoka izango da Aldapa Haundi kultur elkarteak antolatuta. 13:00etan irekiko dute barra eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalondorenean ere festak jarraituko du: bingoa, zozketa eta amaitzeko Dj Lyma izango dira.