2024/10/2

Ordiziako azoka

Urria hasteko, indaba eta eztia

Udazkena bete-betean sartu da feriako eskaintzan, eta garai euritsu eta hotzagoei begira jarri da.

Osasuna

Ataunen bigarren medikua lanean astelehenean hasiko da

Herritarren eta udalaren eskakizuna beteko da, Osakidetzak gaur jakinarazi duen postu hartzearekin. San Gregorioko kontsultan hasiko da, astean lau egunetan.

errugbia

Insalus Ampo Ordiziarekin

Hitzarmena sinatu du Ordizia errugbi taldeak Insalus ur enpresarekin. Baloiak babestuko ditu.

Elordi Garciak osasunari buruzko liburuaren bigarren edizio luzatua aurkeztu du

2021ean ateratako liburua osatu du, bi atal gehiago erantsita. Ahanztura onkologikoa edo osasungintzaren humanizazioa landu ditu. Alberdaniak argitaratu du bigarren edizioa, eta salgai da.

Udalbatza

Legazpiko udal zergetan eta tasetan %2,8ko igoera izango da datorren urtean

Uztaileko KPI hartu dute kontuan igoera kalkulatzeko. Zabor bilketa %17 igo dute, eta etxebizitzen kontribuzioa %3,5. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, eta EH Bilduk eta Berdeak taldeak kontra.

Elkartasuna

ELA gaixotasuna dutenen aldeko elkartasun asteburua Legorretan

Ostiralean hitzaldia eta dokumentala izango dira, eta larunbaterako goiz osoko egitaraua antolatu dute.

Loinaz Agirre

Zaldibiarrak udazkeneko festaldian hasteko prest

Bihartik igandera ospatuko dituzte Zaldibiako jaien aurreneko lau egunak. Mozorrotuen eguna da larunbata. Bigarren ekinaldia urriaren 11-12rako antolatu dute.

Aimar Maiz
Nekazaritza ekologikoa
JUDIT GARCIA LLORENS. Ekolurrako lehendakaria

«Zaila egiten zaigu gizarteari erakustea nola egiten dugun lan»

Nekazaritza Ekologikoaren Europako Eguna aitzakia gisa hartuta, bere jardunari atal bat gehitu dio Ekolurrak: Sareko bilatzailea. Hari esker, bertako elikagai ekologikoen salmenta guneak ezagutzera eman dituzte.

Iratxe Muxika Karrion. BERRIA

Urbiako ermitaren mendean

Larunbatean bete eta ospatu zen Urbiako Andre Mari baselizaren mendeurrena.

Energia
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa