Garraio publikoa hobetzen jarraitzeko konpromisoa
Azahara Domínguez, Ormaiztegiko alkate Jon Enrique Galarzarekin bildu da, herrian ematen den garraio publikoaren zerbitzua hobetzen jarraitzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Ormaiztegiko alkate Jon Enriquerekin bildu da Ormaiztegiren garraio publikoa hobetzen jarraitzeko helburuz.
Bileran, Lurraldebusek Ormaiztegin eskaintzen duen zerbitzua aztertu ondoren, diputatuak bera buru den departamentuak geralekuen informazio pantailak berritzeko prozesua egiten ari dela ezagutarazi du, eta alkateak honi buruz interesa agertu du. Gainera, Galarzak Goieki eskualdeko agentzia garatzen ari den Mugikortasun Planaren berri eman du eta tren-geltokirako irisgarritasuna hobetzeko 2025ean udalak gauzatuko duen proiektua aurkeztu du.
Bi ordezkariek erakundeen arteko lankidetzan jarraitzea erabaki dute, garraio publikoarekin lotutako gaiak jorratzeko. “Gipuzkoarrek joan-etorriak egiteko ibilgailu pribatuaren gero eta mendekotasun txikiagoa izatea nahi badugu, etengabe lan egin behar dugu eskaintzen dugun garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko. Horretarako, ezinbestekoa da udalekin eta gainerako erakunde publikoekin harreman arina eta etengabea izatea. Garraio publiko iraunkor, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor batekin bakarrik lortuko dugu Gipuzkoak ingurumen arloan eta justizia sozialean aurrera egitea”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Udalerri zein eskualde mailan, “mugikortasun iraunkor baten alde lan egiten dugu, desberdintasuna murriztera eta gure herrietako bizi-baldintzak hobetzera eramango gaituena. Erronka horri aurre egiteko, ezinbestekoa da administrazio publikoen arteko lankidetza eta sektore pribatuaren esku-hartzea. Ildo horretan, datorren urtean asmo handiko proiektu bat gauzatuko dugu, tren-geltokirako irisgarritasuna hobetuko duena”, dio Jon Enrikek.