Urbiako ermitaren mendean
Larunbatean bete eta ospatu zen Urbiako Andre Mari baselizaren mendeurrena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/denak-1200x517.jpg)
Euri lanbrotik babesteko zirak eta txapelak behar izan ziren arren, larunbatean ospatu zuten Urbian Andre Mari ermitaren sorreraren mendeurrena. Meza eman ondoren, Et Incarnatus orkestrak ganbera-doinuak zabaldu zituen, baselizako aldaretik beretik. Alaitz eta Maider bikote oiartzuarrak ere abestu zuen.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/denak-500x216.jpg)
Urbian, larunbatean, mendeurreneko ospakizunetan izan zirenak, taldeko argazkian./Pello Agirrezabal