Euskal Herriko dantza txapelketarako sarrerak salgai
Gaur jarri dituzte urriaren 19an Seguran jokatuko den Euskal Herriko 48. dantza txapelketarako sarrerak salgai. Dantza egunerako herri bazkarirako txartelak, aldiz, urriaren 10etik aurrera.
Urriaren 19an Baratze pilotalekuan jokatuko den 48. Euskal Herriko dantza txapelketarako sarrerak salgai jarri dituzte gaur. Internetez bibe.me eta segura.eus atarietan eskuratu daitezke, baita aurrez aurre udaletxean edo egunean bertan pilotalekuan.
Aurtengo edizioan 14 bikotek hartuko dute parte eta atsedenaldian Kresala dantza konpainiaren Hitaz orhoit emanaldiaren laburpen bat ikusteko aukera egongo da.
Azken urteetan bezala, txapelketaren ingurumarian Dantza eguna ere antolatu dute Seguran, zazpigarren urtez. 12:30etan, Azpilla dantza taldean gidatutako polka erraldoia izango da, aurretik, 12:00etan entsegua egiteko hitzordua egin dute. 13:00etan, Kresala dantza konpainiaren Hitaz orhoit emanaldia izango da plazan. Gatazka beliko eta sozialen aurrean, “bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria” da ikuskizuna.
Herri bazkaria egingo dute gero, (14:00) Errebote plazako karpan. Txartelak salgai jarriko dituzte urriaren 10etik 17ra, liburutegian eta udaletxean; helduenak 16 eurotan eta haurrenak 6 eurotan. Ondoren, helduek 20n euro eta haurrek 10 euro ordaindu beharko dituzte.