Landa eremuko lursailen mugaketa digitalari jarraipena emango diote
Agintaldi honetan mugaketa lan osoarekin amaitzea da helburua.
Lursailen mugaketa digitalari jarraipena emango diote, Beasaingo 1, 2, 9, 10 eta 11 poligonoetako (Garin, Beasainmendi) landa eremuko lursailen mugaketa digitala egiteko zerbitzuak kontratatzeko deialdi publikoa egitea onartu baitu udalbatzak, iraileko ohiko osoko bilkuran. Proiektuaren helburua mugetan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea da, baita muga eta mugarriei GPS koordenatuak ematea ere.
Udal gobernutik azaldu dutenez, «udalerriko landa-lurzoruaren hedadura dela-eta, lan hau erronka oso garrantzitsua da, horregatik fase ezberdinetan egiten ari da». Honela, orain arte egindako lanari jarraipena emango zaio eta legealdi honetan udalerri osoko landa eremuko lurzatien mugaketarekin amaitzea aurreikusten da.