Arantzazu Arregi bergararrak irabazi du Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketa
Herriko lan onenari dagokin saria Maria Jesus Asurmendik irabazi du
Gaur arratsaldean Urretxu eta Zumarragako 30. pintura lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria (800 euro) Arantzazu Arregi Uriarte bergararrak irabazi du, Sukaldariak lanarekin. Bigarren saria (600 euro) Gonzalo Romero Navarro valentziarrak irabazi du, Coloso lanarekin. Herriko lan onenari saria (300 euro) Maria Jesus Asurmendi zumarragarrak irabazi du, Itsasbarrena lanarekin. Kantabriako Ajo herriko paisaia bat margotu du.
Lehiaketara 51 lan aurkeztu dira eta horietako 11 Urretxu-Zumarragakoak dira. Lehiaketara aurkeztutako 31 lan Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dituzte. Epaimahaia Aitor Etxeberria, Ana Cabezas eta Aitor Sarasketa margolariek osatu dute.