BIDEOA. Zazpi herriren arteko herri kirol lehia
GOIERRIKO HITZAren 20. urteurreneko festaren barruan jokatu zen herri kirol desafioa. Lazkao, Idiazabal, Olaberria, Gabiria, Urretxu-Zumarraga, Ataun eta Beasain izan ziren zazpi taldeak, eta Lazkaokoak gailendu ziren azkenean. Ikusi bideoa albistean.
Eskualdeko zazpi herriren arteko lehia bizia izan zen GOIERRIKO HITZAren 20. urteurren festan Lazkaon. Lazkaoko plaza jendez bete zen herri kirol desafioa ikusteko eta partaideak animatzeko. Lazkao, Idiazabal, Olaberria, Gabiria, Urretxu-Zumarraga, Ataun eta Beasain izan ziren zazpi taldeak, eta Lazkaokoak gailendu ziren azkenean. Hasieran, taldeek hainbat proba egin zituzten, non Idiazabalek lortu zuen denbora onena, eta horrekin, finalerako zuzeneko txartela. Gainontzeko taldeen artean, sokatiran erabaki zen bigarren finalista, Lazkao izan zelarik talde indartsuena. Finalean, bi tiraldietan, Lazkao gailendu zen, Idiazabalen kontra.
Gotzon Aranburuk jaso zuen bertan gertatutakoa bideoan: