IRITZIA. Eskerrik asko Hitzakide guztiei, bihotzez
Etorkizunean ere elkarrekin jarraitzea espero dugu, berrikuntzak eta hobekuntzak eginez, baina beti gure oinarrizko helburuari eutsiz: zuentzat eta zuekin lan egitea, euskaraz eta Goierriko ikuspegiarekin.
GOIERRIKO HITZA honaino iritsi bada, proiektu hau era batera edo bestera babestu duten guztiengatik izan da. Aipamen berezia merezi dute harpide edo HItzakideek. Beraien ekarpen ekonomikorik gabe, ezinezkoa litzateke gure lana aurrera eramatea. Zuek, harpide leialak, zarete proiektuaren bihotza, eta horregatik merezi duzue gure miresmen eta esker ona.
Esker berezia bidali nahi dizuegu harpide guztiei, baina bereziki, egunkari hau lehen unetik babesten aritu zaretenoi. Zuen leialtasuna eta konfiantza eskertzekoa da. Zuek gabe, GOIERRIKO HITZA ez litzateke gaur egun den bezalakoa izango. Hurbil zaudeten guztiek egiten duzue posible eguneroko jarduna eta, horregatik, bihotzez eskertzen dizuegu zuen babes eta elkarlana.
20 urte dira GOIERRIKO HITZA zuen etxeetara iristen hasi zenetik, informatuta egoteko oinarrizko eskubidea eskualdeko ikuspegiarekin eta bertako hizkuntzan, euskaraz, asebetetzeko. Urteak pasa dira, baina helburuak berdinak izaten jarraitzen dute, nahiz eta moldeak aldatu diren. Goierriko gizartea geroz eta digitalagoa eta trantsizio hori egiteko indarra eta motibazioa Hitzakideek ematen dute.
Egin zaitez Hitzakide
GOIERRIKO HITZAren edukiak kontsumitu baina Hitzakidea ez baldin bazara, proiektua babesteko eskatuko dizugu. Harpidetza digitala egin daiteke edo, paperekoa. Hitzakide digitalen prezioa 50 eurokoa da eta paperekoa, Goierriko Hitza eta Goiberri barne, 100 eurokoa.
Hitzakide txartela izango duzu, prentsa eskaintza osoa PDF formatuan edota paperean irakurri ahal izango duzu, asteroko zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu, eskaintzak eta deskontuak izango dituzu, albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu eta, garrantzitsuena, proiektua indartzen lagunduko duzu.
Etorkizunean ere elkarrekin jarraitzea espero dugu, berrikuntzak eta hobekuntzak eginez, baina beti gure oinarrizko helburuari eutsiz: zuentzat eta zuekin lan egitea, euskaraz eta Goierriko ikuspegiarekin.
Jarraian, gure harpideei eman diegu hitza, elkar ezagutzeko. Paperezko zein harpidedun digitalak dira, Goierriko herri guztietakoak. Ezinezkoa da harpidedun guztiei tokia egitea, baina eskerrik beroena harpidedun bakoitzari.