Espazioa zabalduko dute, eta makina berriak instalatu. Gainera, ordutegia ere malguagoa izango da. Ekarpenak hilaren 20ra arte egin daitezke.
Etorkizunean ere elkarrekin jarraitzea espero dugu, berrikuntzak eta hobekuntzak eginez, baina beti gure oinarrizko helburuari eutsiz: zuentzat eta zuekin lan egitea, euskaraz eta Goierriko ikuspegiarekin.
2019ko finalean aritu zen Nerea Elustondo ere lehian sartuko da, eta eskualdeko seik kantatuko dute 30en artean.
Emagin taldeko Maider Evaristo ordiziarrak gidatuko du tailerra, eta guztira 15 parte-hartzaile izango dira.
Miel Frantzisko Zubeldia "Artxanberri" bertsolariari omenaldia egin dio zaldibiar talde batek haren heriotzaren 50. urteurrenean. Plaka bat jarri dute haren izena daraman kalean.
Zegamarrak Sant Sadurniko Cavatast festan izan dira. Urriaren amaieran Zegaman egingo duten Cava Festan elkartuko dira berriz.
Miriam Otamendik aurkeztutako haritz hosto baten irudia izan da lan irabazlea. Urriaren 20an, Ezkion egingo duten bigarren eskuko azokan jarriko dute festarako arropa salgai.
Gorka Gomezek eta Gurutze Langarikak sari nagusiak irabazi dituzte Kantabriako Camargo herriko argazki rallyan. Ostiralean banatuko ditu Legazpiko elkarteak Batis Goikoetxea argazki rallykoak eta Legazpi Hiria lehiaketakoak.
Ordizia errugbi taldeak 10-21 irabazi du Les Abellesen zelaian. Igandean, Altamiran jokatuko du Cisnerosen aurka.
Atzegiko teknikari den Ion Tapiz izango da hizlaria. Kirolaren onurak eta adimen desgaitasuna dutenek kirol probetan egiten duten boluntario lana izango ditu hizpide, besteak beste.
Egileak bere autoaurkikuntza bidaia partekatzen du, irakurlearentzat hausnarketarako tresna gisa argitaratu duena. Asteartean 19:00etan aurkeztuko du udaletxean.
Vencer en tierra de espias du izenburua, eta bere aita Juan Jose Moralek 1975ean irabazitako txirrindulari lasterketa garrantzitsu bat da abiapuntua, eta Gerra Hotzeko espia trama bat da ardatza. Zumarragan ere aurkeztuko du, ostiralean-