Lourdes Garridok bere lehenengo liburua aurkeztuko du
Egileak bere autoaurkikuntza bidaia partekatzen du, irakurlearentzat hausnarketarako tresna gisa argitaratu duena. Asteartean 19:00etan aurkeztuko du udaletxean.

Lourdes Garridok Vivir. Toda una vida buscando mi proposito gida-liburua argitaratu du, eta bihar, asteartea, aurkezpen publikoa egingo du udaletxean, 19:00etan. Egileak bere autoaurkikuntza bidaia partekatzen du liburuan, irakurlearentzat hausnarketarako eta laguntza tresna gisa. Herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenera. Liburua eskuratzeko aukera ere izango da bertan.