Angeles Oteo Garridok 102 urte bete ditu
Herritar guztien izenean zoriondu dute udal ordezkariek.
Angeles Oteo Garrido beasaindarrak 102 urte bete ditu gaur. Leire Artola alkateak eta Herritarrak saileko buru Mariola Pascualek, beasaindar guztien izenean zoriondu dute eta lore sorta bat oparitu diote.