Belatxingak bolo kluba, lehenengoz Gipuzkoako Taldekako Txapelketan
Bihar estreinatuko dira Zeraingo bolatokian, Legazpiko taldearen aurka. Guztira, 13 gizonezkok eta 4 emakumek eman dute parte hartzeko izena.
Urte bete inguru darama Zegamako lagun talde bat boloen alorrean murgilduta. Ofizialki kirol kluba ere osatu dute, Belatxingak izenarekin. Orain Gipuzkoako Taldekako txapelketa hasi berria da eta historian lehen aldiz, Zegamarrek, taldea atera dute. Guztira 13 gizonezko talde eta 4 emakumezkoek eman dute izena. Bihar, asteazkenena, izango dute lehen hitzordua, eta eguraldi ezegonkorrak baldintzatuta, Zeraingo bolalekuan estreinatuko dira Legazpiko taldearen aurka. Taldeko beste lehiakideak, gabiriarrak izango dituzte. Helburuei dagokienez, Zegamaren izena boloen munduko mapan jartzea izango da, txapelketa ezagutu eta beste partaideekin harremana sendotuz. Emaitzak, momentuz, aurreragoko utziko dituzte.