Ehozirigileek hasi dute Lazkaoko Jabetze Eskolaren ikasturtea
Larunbatean, ehundik gora emakume elkartu ziren plazan, ehoziri josketa lanak egiteko. Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa bihar hasiko da, bestetik.
Iragarritakoak baino gutxiago bildu arren, larunbatean ehundik gora emakumek parte hartu zuten Lazkaoko III. Ehoziri Topaketan. Plazan mahai luzeetan eserita, ehoziri josketa lanean aritu ziren, ordutan, Azki emakume taldeak antolatuta. Harigintzako eta oihalgintzako materialen salpostuak ere jarri zituzten, artisau azoka osagarrian.
Hein berean, Lazkaoko V. Jabetze Eskolaren ikasturtea hasi du topaketa horrek. Bihar, asteazkena, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa hasiko da, Abian fisioterapia zentroko Saioa Baenak emanda. Hamar saio izango dira, asteazkenetan (11:45-13:15), kiroldegian.
Lazkaoko Jabetze Eskolaren egitarau osoa, hemen.
Larunbateko ehozirigileen topaketako argazkiak (Argazkilaria: Aimar Maiz)