HARPIDEEK ESANA. «Gehien baloratzen dudana gertukotasuna da»
«Sortu zenetik naiz harpide. Pandemia garaian baja eman nuen, baina orain dela hiru urte berriro egin nintzen harpide. Gehiena baloratzen dudana gertukotasuna delako, gertukoa ezagutzea, ikustea, entzutea, bizitzea. Harpideok eta HITZAko lantaldeak elkarrekin egin behar dugu bidea. Denon arteko irrika eta pasio bat izan behar du, egunerokoari helduz. Paperean irakurtzea gustatzen zait, etxeko gazteei prentsa idatzia helarazteko modu bat da».