HARPIDEEK ESANA. «Harpidedun ez direnei, HITZA irakurri eta harpidedun egiteko eskatuko nieke»
Josu Aldalur Aramako harpidea.Mikel Albisu «Aspalditik naiz harpide. Ez naiz gogoratzen baino nahiko hasieratik esango nuke. Bertako berriak euskaraz irakurri ahal izateko eta bertako hedabideak bultzatzeko egin nintzen harpide. Inguruko ezagunen elkarrizketak irakurtzea gustatzen zait gehien. Hobetzekoen artean, herri txikietako harpidedunen banaketa dago. Harpidedun ez direnei, Goierriko Hitza irakurri eta harpidedun egiteko eskatuko nieke».












