Igandeko mobilizazioari atxikimendua adierazi dio Segurako txirrindulari elkarteak
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak asteburuan, Donostian deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin diete segurarrei. Doako autobusa antolatu dute iganderako.
Pasa den ostiralean, Errebote plazan ateratako talde argazki batekin, Segurako txirrindulari elkarteak bere atxikimendua adierazi dio Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak igande honetarako Donostian deitu duen mobilizazioari.
Segurako Txirrindulari Elkarteak manifestaziora joateko doako autobusa antolatu du iganderako. 9:30ean irtengo da herriko plazatik eta mobilizazioa bukatutakoan itzuliko da herrira. Autobus zerbitzua erabili nahi duenak herriko tabernetan jarritako zerrendetan edo elkarteko kideengana zuzenduta eman dezake izena. Gaur da izena emateko azken eguna.
Manifestazioan parte hartzeko arrazoiak zabaldu ditu komunikatu batean Segurako txirrindulari elkarteak: