Iñaki Maiz gabiriarrak irabazi du Osinalde bola txapelketa
47 bolarik parte hartu zuten. Lehen hiru postuak herriko bolariek hartu dituzte. Emakumeetan Elena Aldaz irabazle, eta gazteetan Ander Etxebeste.
Gizonezkoen sailkapenean, sariak jaso zituzten Sergio Aristi laugarrenak eta Joxemari Etxebeste bosgarrenak ere. Gazteetan lehenbizikoa, Ander Etxebeste billabonarra izan zen, eta Etxahun Garaikurra jaso zuen saritzat, Etxahun Gorrotxategi bolari zenaren familiak urtero jartzen duen saria.
Herritarren arteko sariak, aurrenekoa Joxe Maizek eta bigarrena Endika Igartzabalek jaso zituzten.
Guztira, 47 bolarik parte hartu zuten. Hiru hamarkada bete ditu Osinalde elkarteak eta Gabiriako Bolari Taldeak antolatutako bola lehiaketak. Mokadua egin zuten Ostatuak eskainita, eta hainbat opari zotz egin zituzten. Zazpikoa botatakoen arteko saria, Joxemari Etxebeste bolariak eta Ibon Miner birlariak jaso zuten.