Legazpiko Udalak hiru Dechoker erosi ditu
Gailu horrekin eztarrian zerbait trabatu ondoren itotzea saihestu daiteke. Herriko elkarteen eskura jarri ditu, bazkari edo afari herrikoietarako.
Legazpiko Udalak hiru Dechoker erosi ditu, eta herriko elkarteen eskura jarri ditu antolatzen dituzten bazkari eta afari herrikoietarako. Dechoker gailuak eztarrian zerbait trabatzegatik pertsona itotzea saihestu dezake. “Herritarren segurtasuna eta babesa hobetze aldera” erosi ditu gailu horiek udalak.
Kontuan izan behar da eztarrian zerbait trabatuta geratzen denean, garunak hipoxia jasan dezakeela lau minututan, eta horrek garuneko lesio larri bat ekar dezakeela. Gaur egun, eztarriko trabatzeak heriotzen laugarren kausa nagusia dira. Dechoker gailua eztarrian trabatuta geratutako janari, objektu edo likidoa kanporantz xurgatzeko diseinatuta dago, eta erabilera errazekoa da
Hiru Dechoker erosi ditu udalak, adinaren araberakoak; 12 hilabete eta 3 urte bitarteko haurtxoentzako bat, 3 eta 112 urte bitarteko haurrentzako beste bat, eta helduentzako hirugarren bat. Udaltzaingoaren bulegoan daude gordeta, eta herriko elkarteek erabili ditzakete. Horretarako, herri bazkari edo afaria egiteko baimena eskatzen dutenean egin beharko dute gailu horiek erabiltzeko eskaera ere. Ekitaldien egunean bertan jasoko dute gailua Udaltzaingoaren bulegoan, eta bertan emango zaizkie erabiltzeko jarraibideak dute
Urriaren 2an, Zumarragako ospitaleko larrialdietako mediku Noel Realek gailu hori nola erabiltzen den erakutsi zien Legazpiko udaltzainei eta zenbait udal teknikariri, ondoren ezagutza horiek herritarrei helarazi ahal izateko.