Zumarragako azoka ostiralean izango da
Egun berean Ibaiondo kalea inauguratuko da
Larunbata jai eguna denez, Zumarragako azoka ostiralean egingo dute. Gainera, bi etxola aurkeztuko dira. Etxola horiek azokaren jarduerak indartzeko eta azoka bereziak dinamizatzeko erabiliko dira. Ostiralean etxoletako bat udalaren ekimenak ezagutzera emateko erabiliko da. Azokara hurbildu eta Zumarraga Berrikusi aplikaziora 5 eurotik gorako erosketa tiket baten argazkia igotzen dutenek Zumarragako azokako oihalezko poltsa bat jasoko dute opari gisa.
Ibaiondo kalearen inaugurazioa ere ostiralean izango da.