Suhiltzaileek etxe batean sua itzali zuten igandean Lazkaon
Gurutze auzuneko dorre batean, sukaldeko ke erauzgailu batean piztu zen.
Igande eguerdian sute bat izan zen Lazkaoko etxebizitza batean. Gurutze auzuneko seigarren dorrean, zortzigarren solairuko sukalde batean piztu zen, ke erauzgailuak su hartu ondoren. Ordiziako parkeko suhiltzaileek itzali eta kontrolatu zuten berehala. Sukaldean kalte material batzuk eragin zituen suteak, baina ez zen zauriturik izan.