Aramako Udalak herritarren proposamenak jaso nahi ditu aurrekonturako
Urriaren 20ra arteko epea dago iradokizunak egiteko.
2025. urteko udal aurrekontua prestatzen ari da Aramako udal taldea, eta herritarren iradokizunak jaso nahi dituzte, herrian ikusten dituzten beharren eta lehentasunen inguruan. Beraz, «udalak Aramako herritarrak gonbidatzen ditu proposamenak aurkeztera. Proposamenek udal-eskumenekin lotuta egon beharko dute, hala nola, obrak, hirigintza, ekonomia, kultura eta aisia, gizarte-politikak, mugikortasuna, ingurumena, landa-ingurunea, euskara, berdintasuna, gazteria eta kirola… eta abar», diote udaletik.
Aramarrek urriaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Horretarako bi bide dituzte: formularioa bete eta udaletxean utzita, edo Arama.eus webguneko formularioa beteta.