HARPIDEEK ESANA. «Euskaraz irakurtzen asko lagundu dit HITZAk»
Ikaztegietakoa izatez, okinaren bidez jasotzen du HITZA Itsasoko Zabalegi baserrian. «Euskararen aldekoa delako egin nintzen harpide. Niri euskaraz irakurtzen asko lagundu dit. Goitik behera irakurtzen dut». Webgunean ere irakurtzen du: «Saltseatzen ibiltzen naiz». Astean behin edo bitan, egunkariak denbora-pasak ekartzea gustatuko litzaioke, batez ere sudokuak. «GoiBerri-ko gurutzegrametako hitz asko ez ditut ulertzen».