HARPIDEEK ESANA. «Bertakoa eta euskaraz delako naiz harpidea»
Duela «15 bat urte» harpidetu zen GOIERRIKO HITZAra Itsasondon bizi den Nerea Martinez ordiziarra. «Bertakoa delako, nire herriko eta inguruko albisteak jasotzen dituelako eta euskaraz delako harpidetu nintzen. Albisteekin batera, agenda begiratzea ere oso gustuko dut. Urte hauetan aldaketak izan badira ere harpidetzan, paperezko edizioaren harpidea izaten jarraitzen dut, nahiago dut».