Hiru Hiriburuak txapelketako finalean bi pilotari goierritar
Ainhitze Arratibel lazkaotarra txapelarekin, ondoan Ezki Aristi zaldibiarra, txapeldunordea. // Argazkia: Emakume Master Cup Emakumezkoen Hiru Hiriburuak pilota txapelketako finala jokatuko dute Ezki Aristi zaldibiarrak eta Ainhitze Arratibel lazkaotarrak, bikotea osatuta. Gaztetxoen mailan, pilota mistoarekin, Lur Egizabal-Nora de Vegaren aurka ariko dira, Gasteizko Ogeta frontoian da, igandean 15:00etan hasita. Jaialdiko bigarren partida da.












