Ipuin kontaketa eta Hartsuagarekin ibilaldia, mitoez
Maitane Aizpurua 'Marimunduko' ipuin kontaketa saio batean.Jentilbaratza Mitologiaz bi ekitaldi egingo dituzte asteburuan Ataunen. Jentilbaratza elkarteak Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak kontatuko ditu, bihar Barandiaran Museoan, 16:30ean eta 18:00etan (5 euro).
Historiazaleok elkarteak, berriz, Oroit Lekuak egitasmoan, Juan Inazio Hartsuagarekin bisita gidatua egingo du igandean, Jentillarrira.












