Zegamako Altxa Buruak bilera deitu du astearterako
Seme-alabengan teknologiaren erabilera ona bultzatzeko helburuz sortu da Zegaman, Goierriko eta Euskal Herriko beste herri askotan bezala, Altxa Burua ekimena. Ekimena guraso taldeek bultzatu dute tokian tokian.
Beren helburuetan sakontzen jarraitzeko asmoz, Zegamako Altxa Burua ekimenak bilera berri bat deitu du urriaren 15erako, asteartea. Gaztelekuan egin du hitzordua, 18:30ean, Zegamako guraso taldeak.