Beasainek denboraldiko lehenengo garaipena lortu du
3-1 irabazi dute San Viatorren aurka.

Denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Beasain KEko hirugarren federazioko taldeak. 3-1 izan zen emaitza, San Viator taldearen aurka. Loinaz futbol zelaian izan zen gainera, beraz, zaletuei garaipena eskaintzeko aukera izan zuten. Iriondok, Bengoetxeak eta Eizagirrek egin zituzten golak. Garaipen honi esker, hiru puntu gehitu dituzte, eta 14. kokatu dira sailkapen nagusian.
Hurrengo jardunaldia, ligako zazpigarrena izango dena, igandean, 16:30ean jokatuko dute, Aretxabaletan.