HARPIDEEK ESANA. «Bertako nortasunaren adierazle da HITZA»
«Hamar bat urte izango dira harpidetza egin nuenetik. Egunero saiatzen naiz irakurtzen, eta horrela ez bada, bat baino gehiago irakurtzen ditut batera askotan. Gehien gustatzen zaidana gertuko informazioa euskaraz jasotzeko aukera da, eta agenda. Tokiko prentsa ezinbestekoa da niretzat, bertako nortasunaren adierazle delako. Zergatik izan harpidedun? Euskal komunitatea indartzen laguntzeko keinu bat delako».