HARPIDEEK ESANA. «Euskaldunok ez badugu parte hartzen, nork?»

Hasiera-hasieratik, GOIERRIKO HITZA sortu zenetik, harpidea da Elisa Lasa. «Irakaskuntzan lana egin nuen, eta euskarekiko konpromisoak bultzatu ninduen harpide egitera. Euskaldunok ez badugu parte hartzen, nork?. Gainera, Legazpin bizi naizen lazkaotarra naiz, eta jaioterrian zer gertatzen den informatuta egoteko irakurtzen dut. Edizio digitalean ere ibiltzen naiz, baina papereko edizioa nahiago dut».