Bularreko minbiziaren aurkako egunak
Ordizian, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan xingolak jarri ditu udaletxeetan Katxalin elkarteak.
Bularreko Minbiziaren kontrako astea dela eta, hilaren 21era arte, Katxalin elkartearen pankartak jarri dituzte Goierriko hainbat udaletxetan. Besteak beste, Ordizian, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan (bihar).
Ordizian bihar, azokarekin batera, kaleko diru-bilketa egingo dute, Garagartzan eta Jakes parean. Hilaren 19an, berriz, Barrena arrosa kolorez argiztatuko da.
Legazpin, ostiralean jarriko dute informazio postua azokan.
Eta Zumarragan, larunbatean, azokan eta Areizaga-Barrena plazan.