Izadi Zaleak Arantzazu aldera joango da igandean, haurrekin
Gaur eta ostegunean eman behar da izena, elkartean bertan, 18:30etik 19:30era. Irteera 09:00etan izango da, eta itzulera 13:30ean.
Ikasturteko haurren lehen mendi ibilaldia egingo du igandean Izadi Zaleak elkarteak, Arantzazu ingurura., irailaen 27an egindako Aizkoirrin Barrena mendi martxan parte hartu zuen gaztetxo kopuruak animatuta.
Igandeko ibilaldia Arantzazuko erreka zulo aldean egingo da. Ibilbidea sei kilometrokoa da, eta 150 metroko desnibela du. Gesaltza baserriaren ondoan hasiko da, eta errekan ur askorik ez badago,, handik gertu dagoen leize zulo ikusgarria ikustera joango dira. Gero, Akuegiko errota, Iritegiko iturburua eta Arrola baserriaren ondoan igaroko dira, berriz ere Gesaltzara itzultzeko. Ibilbide honek badu berezitasun bat, Iritegiko iturburuan, ura behetik gora altxatzen delako Geyser baten antzera, presioaren eta urtaroaren arabera; ur asko dagoenean, 16.000 litro segundoko jaurti ditzake.
Gesaltzaraino autobusez joango dira, Legazpitik 09:00etan irtenda, eta 13:30ean itzuliko dira.
Izena emateko gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era Izadi Zaleak elkartera joan behar da.