Larunbatean irekiko dute Ordiziako Gaztelekua
12-17 urte bitarteko nerabeentzako zerbitzua da. Doakoa da. Ostegunean, gurasoentzako informazio bilera antolatu dute.
Ikasturte berria abian jarriko dute Ordiziako Gaztelekuak. 12 eta 17 urte (2012-2007 urteen artean jaioak) bitartekoentzat aisialdi zerbitzua eskaintzen du Gaztelekuak, eta asteburu honetan ostiraletik igandera, izena eman dezakete. Doako zerbitzua da eta Ordizian bizi diren edo bertan ikasten ari diren pertsona guztiei eskaintzen zaie. “Hezkuntza zerbitzu honen helburua partaidetza, espiritu kritikoa eta pertsonaren autonomia sustatzea da, berdinen artean harremanak izateko, lagun berriak egiteko eta aisialdia modu ludikoan, hezitzailean, integratzailean eta euskaraz egiteko aukera emanez”.
Gaztelekuko ordutegiak
- Urriak 18 eta 19: 17:00etatik 19:00etaera DBH1 eta 19:00etatik 21:00etara, DBH2tik Batxi2ra arte.
- Urriak 20: 16:30etik 18:30era DBH1 eta 18:30etik 20:30era, DBH2tik Batxi2ra arte.
Gurasoentzako bilera bihar
Bestalde, bihar, urriak 17, nerabeen familientzako informazio bilera antolatu dute, “2024-2025 ikasturterako zerbitzua eta proposamenak ezagutu eta proiektu berrietarako iradokizunak jasotzeko”. 19:00etan da bilera, Gaztelekuan (Lukusain plaza 10-11).
Informazio gehiago Ordiziako Udaleko Haur eta Gazteen Zerbitzuan, 943 80 56 30 edo gazteria@ordizia.eus; edo Nerabeentzako Zerbitzuan (Gaztelekuan), 637 16 97 92 edo gaztelekuordizia@gmail.com.