Kresalaren biharko emankizuna bertan behera geratu da
Dantza Eguneko egitarauaren baitan plazan eskaintzekoak ziren ‘Hitaz orhoit’ ikuskizuna. Euriagatik utzi dute bertan behera. Azaroan eskainiko dutela aurreratu dute.
Bihar Seguran ospatuko den Euskal Herriko 48. Dantza Txapelketaren testuinguruan, Kresala dantza konpainia Hitaz orhoit ikuskizuna eskaintzekoa zen 7. Dantza Egunaren barruan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ordea, eguraldi txarraren iragarpena tarteko, plazako emanaldia bertan behera geratuko da; arratsaldean, txapelketaren atsedenaldian zati bat ikusteko aukera egongo da. Emanaldia osorik, azaroan eskainiko dute Seguran. Data zehaztutakoan jakitera emango dutela aurreratu dute antolatzaileek.