150 lagunek parte hartu dute Beasaingo Baretxu mendi martxaren lehen edizioan
Baretxu mendi martxa egin dute gaur lehenengoz Beasainen, Arrano Kulturaren eskutik. Beasain inguruko parajeak, landa eremua eta mendiak ezagutzera ematea izan da helburua. 150 lagunek parte hartu dute. Ezkiaga pilotalekutik abiatu dira, 08:30ean, eta 23 kilometroko ibilaldia osatu dute. Zormendi, Mallutz, Eizeta, Murutxiki, Arrapaitz, Murumendi, Atxipimendi, Pagorriaga, Kobazuloa, Mariren koba eta Usurbe igaro dituzte. Murumendi izan da tontorrik garaiena, 868 metrorekin.
Arrano Kulturak Bakuntza taldearen eta Beti Bizi elkartearen laguntza izan du. Hala, eskerrak eman nahi dizkie Bakuntzari, Beti Biziri eta martxan parte hartu duten mendizale guztiei.