Eneko Araiztegi segurarra hirugarren eta Aratz Igartzabal gabiriarra seigarren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdeneteko lehen saioan
Gaur hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako fasea. Lehenengo saioa Eibarren jokatu da eta bi goierritar aritu dira: Aratz Igartzabal gabiriarra eta Eneko Araiztegi segurarra. Agin Laburu, Alaia Martin, Haizea Arana eta Manu Goioganarekin abestu dute. Alaia Martin nagusitu da, 531,5 punturekin. Bigarren Agin Laburu izan da, 503,5 punturekin. Eneko Araiztegi segurarra hirugarren postuan sailkatu da, 469 punturekin. Haizea Arana laugarren sailkatu da (458,5), Manu Goiogana bosgarren (448) eta Aratz Igartzabal seigarren (438).
Final-laurdenetan 30 bertsolarik kantatuko dute, bost saiotan. Finalaurrekora bost irabazleak eta puntu gehien lortu dituzten gainontzeko 13ak pasako dira. Araiztegi segurarra oso ondo kokatu da, berez.
Asteburuko bigarren saioa bihar jokatuko da, Errenterian –goierritarrik ez dago–. Hurrena, Azkoitian 26an (Maialen Akizu), Irunen 27an (Iñaki Apalategi eta Amaia Iturriotz), eta Tolosan azaroaren 3an (Nerea Elustondo) dira saioak.