Katerin Artola eta Iker Belintxon oiartzuarrek irabazi dute Euskal Herriko dantza txapelketa
48. Euskal Herriko dantza txapelketa jokatu dute gaur Seguran. Txapelketa Katerin Artola eta Iker Belintxon oiartzuarrek irabazi dute. Koldobika Jauregi eskultoreak egindako garaikurra jaso dute. Bigarren saria Maren Galvez lezotarrak eta Gorka Granadok sopelarrak irabazi dute eta hirugarrena Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek. Dantza jantzi dotoreenari dagokion saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek irabazi dute. Guillermo Areizaga sari berezia ere banatu dute, txapelketara lehendabiziko aldiz aurkeztu diren bikoteen artean onenari. Sari hori Elaia eta June Elortza azpeitiarrek irabazi dute.
Guztira, 13 bikote lehiatu dira, guztiak gipuzkoarrak: Elaia eta June Elorza (Azpeitia), Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia), Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia), Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo), Mikel Artola eta Manex Elgeta (Oiartzun), Nora Aizpurua eta Iker Zabala (Azpeitia), Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)—iazko irabazleak—, Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo), Leire eta Iker Urrestilla (Zestoa), Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo), Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun) eta Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia).
ETB1ek txapelketa emango du, gaur 22:00etan.